Kontsortzioko kideak

Bost kidez osatutako partzuergo batek dihardu Ber2Tek proiektuan: Elhuyar Fundazioa, EHUko Ixa eta Aholab ikerketa-taldeak eta Vicomtech eta Tecnalia teknologia-zentroak. Hizkuntza-, ahots- eta multimedia-teknologien alorrean ezagutza eta eskarmenturik handiena duen euskal taldea osatzen dute elkarrekin, eta horrek gaitasuna ematen die Ber2Teken helburuei arrakastaz ekiteko, hau da, teknologia horien ikerkuntzan aurrera egiteko eta Euskal Herria bezalako ingurune eleaniztunean aplikatzeko.