Aurrekariak

Ber2Tek proiektua ez da partzuergoaren lehena, hizkuntza-, ahots- eta multimedia-teknologiei buruzko ikerketa estrategikoari dagokionez. Proiektu honen aurretik, hiru hauek izan dira: Hizking21 (2002-2004), hizkuntza- eta ahots-teknologiei dagokienez euskara beste hizkuntza batzuen parean jartzeko eginkizuna zuena, AnHitz (2006-2008), ingurune-adimena ikuspegitzat hartuta aipatutako teknologietan ikertzea xede zuena, eta BerbaTek (2009-2011), Ber2Tek-ek bezala hizkuntzen-industrian aplikazioa izateko prestatua.